Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dira, aurten, Maulen.
Maskaradak 2023 Egutegia
Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)
Urtarrilak 22, igandea: Atharratze
Urtarrilak 29, igandea: Pagola
Otsailak 5, igande: Mendikota
Otsailak 11, larunbata: Gamere
Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi
Otsailak 25, larunbata: Altzürükü
Martxoak 4, larunbata: Muskildi
Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi
Martxoak 19, igande: Zalgize
Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
Apirilak 2, igandea: Larraine
Apirilak 9, igandea: Barkoxe
Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)
Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 09:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohi da arratsaldeko emanaldia.
Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: