argia.eus
INPRIMATU
Zuberoako etxebizitzen egoera: lautik bat hutsik dago edo bigarren etxebizitza da
  • EH Bai alderdiak herri orotan etxe hutsen eta bigarren etxebizitzen kopurua argitaratu du, herrietako sarreretan zenbait seinale ezarrita. Zuberoan bigarren etxebizitza eta etxe hutsen proportzioa %24,81ekoa da eta Larraine herriak du bigarren etxebizitzen kopururik handiena: %58.

Xiberoko Botza @xbotza 2023ko apirilaren 13a
Argazkia: EH Bai

Xehetasun guztiak eskaini dizkie EH bai koalizioko Nicolas Blainek Xiberoko Botzako lagunei.