2014 eta 2020 urteen artean 350 biztanle galdu ditu Zuberoak (-%2.55). Galera handienak Maule, Barkoxe, Sohüta, Garindaine, Ligi, Mitikile, Atharratze, Bildoze, Altzai eta Montori herrietan izan dira. Haatik, zenbait herritan biztanle kopurua emeki goratzen ari da.
Biztanle kopurua emendatu den zenbait herritako auzapezekin mintzatu dira Xiberoko Botzako kideak, gai honetan egiten ari diren lanaz eta biztanle kopurua handitu izanaren arrazoiez galdetzeko. Handik ekarri ditugu jarraian dituzuen hiru elkarrizketak.
2009 eta 2020 artean 45 biztanle gehiago dira Alozen, Jean Pelle Iriart da auzapeza:
Idauze-Mendin 12 lagun gehiago dira. René Carriquerekin hitzak:
Lexantzün 14 bizizale gehiago dira. Egoitz Urrutikoetxea auzapeza: