Zu ere beldurtuta, zerga erreformaren eztabaidarekin?

  • Beldurraren mendea bizi dugu Mendebaldean. Alarmak, bideokamarak, seguratak nonahi. Harresiak, alanbradak, ejertzitoa. Beldurra daukaguna galtzeari, beldurra ez duguna lortzeari, aldaketari, ezezagunari, bizilagunari… Ni ere beldurtuta nago.


2017ko martxoaren 07an - 13:51

Lehen sintomak otsailaren 28ko El Correo-ren azala ikustean sentitu nituen. “Urkullu alaba a los empresarios que “siguen aquí, incluso con mayor presión fiscal”“.

Hasteko, Urkullu ez al zen guztion lehendakaria? Enpresariek soilik eman al zioten boza? Gogoratzen al da inoiz langileez lehendakari jauna?

Jarraitzeko, ez al genuen EAEn Europako presio fiskal txikienetakoa? Europako batez besteko presio fiskala %39 ingurukoa da; EAEkoa %32 ingurukoa (EHko fiskalitateari buruzko txostena hemen).

Izan daiteke, Urkullu Espainiara begira egotea, Europara begira egon ordez. Berdin dio, hara zer esan zuen Ignacio Zubiri EHUko katedradunak orain bi urte antolatu genuen Euskal Herriko zerga sistemari buruzko mintegian (mintegi horretako informazio hemen): “Si miramos la evolución histórica veremos que siempre el Impuesto de Sociedades vasco ha recaudado bastante menos que en el Estado. Dejando al margen los años de crisis, la realidad es que sistemáticamente los empresarios vascos han tenido unos impuestos 30% más bajos que los del resto de España. No hay más que mirar las normativas vascas: son realmente un catálogo de beneficios fiscales. Si alguien un día quiere hacer un catálogo de cómo dar dinero a las empresas no tiene más que mirar la normativa del Impuesto de Sociedades vasco los últimos años: incentivos, bonificaciones, vacaciones fiscales…

Lehen susto hura pasa egin zitzaidan; denborak dena sendatzen du. Baina gaurko Berria zabaltzeak eman didan sustoak post hau idazten jarri nau:

Jabier Larrañaga (Gipuzkoako Ogasun diputatua): «Zerga erreforma lan tekniko bat da; hortik kanpo atera da eztabaida, tamalez»

Barkatu, baina ezin da zerga erreformaz eztabaidatu? Lan tekniko hutsa da? Zein teknikori dagokio zerga erreformaren eztabaida, diseinua? Lehen aipatu dudan Ignacio Zubiri balekoa da? Edo ADEGIk erabakitzen duen teknikoek egin beharreko zerbait al da?

Are gehiago, horretaz ezin bada eztabaidatu, zertaz eztabaida dezakegu? Zertarako egiten dira hauteskundeak? Zertarako zaudete politikariak? Zertarako alderdi politikoak? Ez al da hobe tekniko onak aukeratzea, eta kito? Hau izua!

Izenburua bezain beldurgarria egin zait azken galderari Jabierrek eman dion erantzuna: “ELAren arabera, Europaren batez besteko presio fiskala aplikatuz gero, EAEn 900 milioi gehiago bilduko lirateke. Ados?

Ez dut uste egia denik (…) Tituluetatik harago joan behar da, xehetasunean sartu, eta eztabaida hor eduki. Gu ez gaude Europa iparraldeko ongizatearen mailatik urrun.

Ez dut uste egia denik…”. ELAk datuak Eurostat, Eustat, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernutik hartu ditu. Akaso ez dira egiazkoak (hemen EHko Sozietate Zergari buruzko txostena).

Xehetasunetan sartu, eta eztabaida hor eduki”. Orduan, eztabaidatu dezakegu gaiaz? Gu desiatzen gara.

Gu ez gaude Europako iparraldeko ongizatearen mailatik urrun”. Gazte batek hori irakurtzen badu, edo gazteren baten gurasoak, ni baino gehiago ikaratuko da. EAEko gazte langabezia tasa: %43,1. Norvegiakoa: %10,8.

Urkullu eta Larrañagaren esaldietatik ez dakit zerk ikaratzen nauen gehiago: esaldiok iradokitzen duten agintarien mailak, edo agintariok esaldi horiekin herritarrez duten irudiaz iradokitzen dutena. Beldurraren mendean murgilduta gaude bete-betean Mendebaldean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
(Des)politizazioaz

Azken aldian politizazioa eta despolitizazioa aztertzeko aukera izan dugu, arreta gazteen kasuan bereziki jarrita. Hala ere, gazteak aztergai dituzten ikerlan soziologikoen ondorio gehienak beste adin taldeetarako ere aplikagarriak izan ohi dira, intentsitate desberdinez bada... [+]


Teknologia
Eraginak kontrolatzen

Gizakiok harremanetan gaude gure artean eta bizi dugun ingurunearekin; egiten dugun guztiak eragina du, onerako zein txarrerako. Sortu dezakegun eragin negatiboa murrizteko norberaren balioak, kultura, harremanak eta aukera materialak erabakigarriak izaten dira.

Askotan... [+]


2024-08-28 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Autobus geltokia

Hiri askotako tren geltokiek XIX. mendeko burdinazko egituraren edertasun gorena azaltzen dute, hiriaren epizentrora iristearen ongietorri goraldiarekin batera. Hirira ate nagusitik sartzea bezalakoa da, arkitektura eta toki perla bat. Hiri askotan, baina, birdentsifikazio edo... [+]


Materialismo histerikoa
Gainkomunikatuz

Zergatik ez utzi. Zutabeak idazten dituenak atzetik izaten ditu beti garaiz erretiratzearen apologetak. Agortu baino lehen. Gaiak, niri, ezin agortu, ez ditudanez; ezertan ez naiz aditua, eta inoiz ez dut izan Euskal Herriari transmititzeko mezurik. Ez lidake azalpenak balioko,... [+]


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


Garaiz alde egiten jakitea

Badaude hitzak, formak, keinuak eta jarrerak gorputzean sartu eta handik irten ezin daitezkeenak. Gorputzean sartu eta bertan usteltzen direnak. Gorputza zulatzen dutenak. Gorputza deskonposatzen dutenak. Gorputza desagerrarazten dutenak. Eta akabo. Ezin daiteke deskonposatu den... [+]


Euskaltegiak ertzengana

UEUko Glotodidaktika Sailaren topaketetan euskaltegiez eta intersekzionalitateaz aritu dira hainbat aditu eta biktima. Ikasleak egon dira erdigunean, pribilegiorik gabeko ikasleak, zapalduak, bazterretan daudenak. Izan ere, genero disidenteek, gorrek, itsuek, gaitasun... [+]


Askatasunaren tresna

Denok dakigu askatasuna kontzeptu zaila dela, ertz askotarikoa, hitzez definitzen zaila. Maiz mugagabetasunarekin definitu ohi dugu, baldintzamendurik gabe erabaki ahal izatearekin, ondoriorik ez edukitzearekin, edota ekintzen ardurarik hartu behar ez izatearekin. Baina ez denez... [+]


Euskararen gatazkarako bost irudi

Nortzuk bultzatuko dute euskal orden berria eraldaketa sozialaren begiradatik? Nortzuk dira gaur egun zapalduenak Euskal Herrian?


Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Eguneraketa berriak daude