argia.eus
INPRIMATU
Zotzi urteko espetxe zigorra adin txikiko iloba urtebetez etengabe bortxatzea egotzita
  • Nafarroako Iparraldeko herri batean jazo zen dena, biktima erasotzailearekin eta emaztearekin bizi zela. Neskak 17 urte zituenean bortxatu zuen lehen aldiz akusatuak, eta urtebetez luzatu ziren sexu erasoak. Biktimak 23 urterekin salatu du dena.

Julene Flamarique 2024ko urriaren 21
Nafarroako Justizia Auzitegi Gorena

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Penaleko Salak berretsi egin zuten, eta orain Nafarroako Auzitegi Gorenak konfirmatu egin du Nafarroako Probintzia Auzitegiak ezarritako 8 urteko kartzela-zigorra. Diario de Noticias de Navarra egunkariak jaso du kasu hau, eta Nafarroako Iparraldeko herri batean adin txikiko iloba bortxatzeagatik atxilotua izan zen gizona. Epaiak dioenez, auzipetuak 20.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio salatzaileari, eta 13 urtez ezingo da harengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Zaintzapean aske geratuko da askatasunaz gabetzeko 6 urteko zigorraren ondoren.

Zaintzapeko askatasunaren neurria bete beharko du ere, askatasunaz gabetzeko 6 urteko zigorraren ondoren betearazi behar duena.

Erasotzailea bere aitaren arrebaren ezkongaia da, eta biktima 2013an, 15 urte zituelarik joan zen eurekin bizitzera bere aitaren eta bere orduko bikotearen banaketaren ostean. Akusatua eta haren emaztea ziren salatzaileak Nafarroan zuen familia-lotura bakarra. Hori zela eta auzitegiek berretsi dute sexu-abusua nagusitasun egoeran eman zela eta horrek larriagotu egin zuela, familia-bizikidetzaren eta adin-aldearen ondorioz, biktima ahultasun-egoera berezian zegoen. Orduan biktimak 16-17 urte zituen, eta 23 urterekin salatu zituen.

Biktimaren eta izebaren arteko harremana okertuz joan zen. Orduan erasotzaileak harekin harreman sexualak eduki nahi zituela aitortu zion, baina dena legala izan zedin gazteak 17 urte izatera itxarongo zuela adierazi zion. Hala ere, neskak 17 urte bete baino pixka bat lehenago ere bortxatu zuen, eta neskak "oihuka" eta "negarrez" egin zion kontra. Hau 2015eko urtarrilean jazo zen, eta hurrengo uztailera arte, epaiak frogatutzat jotzen duenez, "etxean bakarrik zeuden bakoitzean, akusatuak bere iloba sexu-harremanak izatera behartzen zuen". Ondoren, abuztutik irailera bitartean felazioak egitera behartzen zuen neska.

Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren hitzetan, “akusatuak gaztearen borondatearen aurka gauzatu zituen gehiegikeria horiek, bien artean botere-harremanik zegoela eta zein egoeratan zeuden bazekiela. Akusatuak eta bikotekideak bere etxean bertan hartzen zuten, eta gazteak ez zuen beste lekurik bizitzaeko. Akusatua izebaren bikotekidea zelako eta haren laguntzarik ez zuelako beldurtuta zegoen, eta ez zen ausartzen gertatutakoa kontatzera ezta laguntza eskatzera ere, garai hartan zuten harreman txarra zela eta. Era berean, ez zuen edozein senideren laguntzarik”.

Izeba eta akusatuaren etxetik alde egin zuenean biktimak hainbat pertsonari kontatu zien gertatutakoa. Gorenak nabarmendu duenez, behin ikasten ari zen zentroan osaba-izeben ezusteko bisita bat jaso zuen gazteak, eta korrika alde egin antsietate-atake bat jasan bitartean. Orduan osabak urtebetez bortxatu zuela esan zion ikaskide bati.