argia.eus
INPRIMATU
Zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen diete Galder Barbado eta Aitor Zelaiari
  • Urtarrilaren 21 eta 22an izango da epaiketa, Espainiako Entzutegi Nazionalean. Fiskala Altsasuko gazteen auzian egon zen berdina izango da.

Txabi Alvarado BaƱares Aiaraldea @aiaraldea 2021eko urtarrilaren 07a
"ANkerkeriari STOP! Aitor eta Galder aske!" plataformaren aurkezpena (Argazkia: Hala Bedi)

Zortzi urteko espetxe zigorra eta zazpi urteko baldintzapeko askatasuna eskatu du fiskaltzak Galder Barbado amurrioarrarentzat eta Aitor Zelaia gasteiztarrarentzat. Duela ia bi urte atxilotu zituzten bi gazteak, material lehergarria zuen bidoi batekin harremana izatea egotzita. Sei hilabete eman zituzten preso, eta baldintzapeko askatasunean egon dira ordutik hona. 

Urtarrilaren 21 eta 22an izango da epaiketa, Madrilgo Entzutegi Nazionalean. Altsasuko gazteen auzian egondako fiskal berdina izango dute Barbado eta Zelaiak. 

Elkartasun dinamika

Gaur goizean aurkeztu da ANkerkeriari Stop! plataforma, bi gazteen aldeko elkartasun dinamika abiatzeko. Hainbat mobilizazio iragarri dituzte, eta atxikimendu kanpaina abiatu dute

Mobilizazioetako bat urtarrilaren 16an Gasteizen egingo den manifestazioa da. Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuko da, 17:30ean.