argia.eus
INPRIMATU
Zortzi pertsonak gose greba hasi dute Jaurlaritzak DSBE ez murrizteko eskatuz
  • Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta 60.000 familiak jasotzen dute EAEn. 2012an %7 murriztu zuen Jaurlaritzak hartzaileek jasotzen duten zenbatekoa. Kopurua lehenera itzultzea eta legeak dioena betez, Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren araberako %8ko igoera eskatzen dute gose grebalariek.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2017ko martxoaren 24a
Martxoaren 24 goizean eman diote hasiera gose grebari. Argazkia: @FantovaFernando.

Hamaika eragileren arteko elkarlanean, DSB ez murrizteko aste osoko mobilizazioari ekin diote. Ardatza 8 kidek hasi duten gose greba izango da. Bilboko Azaroaren 25eko plazan karpa jarri dute eta egunero bertan egingo dituzte prekarietatearen inguruko hitzaldiak eta mobilizazioak. Mugarrietako bat, aApirilaren 1ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Bilbon deitu duen manifestazioa izango da: "Eskubide sozialen defentsan #RGIdefendatu" lemapean egingo da, 17:30ean Sagrado Corazonetik hasita.

#RGImurrizketarikez ekimena abiatu duten eragileak

ESK sindikatuaren prekarietatearen aurkako Argilan plataforma, Argitan (Emakumearen Aholkularitza-Etxea, Barakaldo), Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartea, Baietz Basauri!, Berri-Otxoak (Barakaldo), Brujas y Diversas, Danok Lan (Galdakao), Munduko Emakumeak, Besarkatuz, SOS Arrazakeria Bizkaia, Kaleratzerik Ez!

 

Martxoaren 24an asanblada

Martxoaren 24 goizean egin dute publiko, eta arratsaldeko 19:00etan sektore prekarioen asanblada egingo dute.