argia.eus
INPRIMATU
Zortzi pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan emakumeak sexualki esplotzeko sarea osatzea leporatuta
  • Sarearen baitan zeuden hamazazpi emakume identifikatu dituzte, ia guztiak "baliabide ekonomiko gutxi" dituzten hegoamerikar jatorriko emakumeak dira.

     

Jone Markuleta @JMarkuleta 2020ko abenduaren 17a

Espainiako Poliziak zortzi pertsona atxilotu ditu Tolosako, Beasaingo eta Bergarako etxebizitzetan emakumeak sexualki esplotatzen zituen sarea osatzea egotzita. Hamazazpi emakume identifikatu dituzte ia gehienak jatorri hegoamerikarrekoak eta baliabide ekonomiko urriak dituztenak. Gizakien salerosketaren aukako Espainiako planaren baliabideak eskaini dizkiete emakumeei.

Esplotatutako emakumeetako batek jarritako salaketarekin hasi zuten ikerketa, joan den otsailean. Poliziari posta elektronikoz eman zion bere egoeraren berri. Sareko buruak bost etxetan aritzen ziren, eta emakumeak unehoro zaintzen zitutzen, beren egoeraren berri iñori eman ez ziezaioten. Horretarako etxe bakoitzean sareko arduradun bat zegoen. 

Ikerketa Tolosako Instrukzioko 2. auzitegiak koordinatu du, eta aurtengo otsailean hasi zen. Hainbat delitu egotzi dizkiete atxilotuei: sexu esplotaziorako pertsonen salerosketa, proxenetismoa, droga trafikoa, bezeroei speeda eta kokaina eskaintzea, eta diru zuritzea.