Asteleheneko lanuztea 07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Goizez eta arratsaldez launa orduko lanuzteak egingo dituzten martxoko azken eguna izango da.
Asteazkenean, martxoaren 13an, erabakiko dute apirilaren 9rako deitu duten greba lau ala 24 ordukoa izango den. Martxoaren 18, 20, 25 eta 27koak 24 orduko lanuzteak izango dira.
2021etik izoztuta dituzte soldatak, eta enpresak esan die ezin duela “soldata igoerarik” bere gain hartu, “kontratuaren desoreka ekonomiko eta porrot ekonomiko handiak ekarriko lizkiokeelako”.
Langileek 2023ko urriaz geroztik dabiltza mobilizazioetan, lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.