argia.eus
INPRIMATU
Zortzi langile kaleratu ditu Laminaciones Arreguik
  • Gaurko (otsailak 27) lanuztea eta mobilizazioa iragarri dute Celsa Atlanticeko langileek.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2020ko otsailaren 27a

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, zortzi behargin kaleratu ditu gaur Celsa Atlanticek, Laminaciones Arregui zaharrak; horietako bost Gasteizko lantegitik kaleratu ditu, eta hiru Urbinan. Langileek urte hasieran iragarri bezala, "murrizketa" izan da langileen artean, zuzendaritzarekin izan zituzten negoziazioak bertan behera geratu ostean.

Kaleratzeak izango ziren mehatxupean, mobilizazio lanuzteak izan dira otsailaren 6tik. Eta gaurko erabakiaren aurrean, bi orduko lanuztea egingo dute bihar langileek, 10:30etik 12:30era. Lantegi parean mobilizazioa egingo dute, eta ondoren adierazpenak egingo dituzte komunikabideen aurrean. Azken mobilizazioekin batera, alternatiba bat proposatu zioten langileek zuzendaritzari, baina "entzungor" egin diela salatu dute beharginek.