argia.eus
INPRIMATU
Hamar lagun atxilotu dituzte Greba Orokorraren aldeko ekintzetan
  • Burlatan, Donostian, Ermuan, Zornotzan eta Iruñean izan dira atxiloketak.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 30
Burlatan, foruzainak motozerrekin moztu dituzte grebalariak bideoietara lotzen zituzten kateak / LAB Nafarroa Burlatan, foruzainek motozerrekin moztu dituzte grebalariak bideoietara lotzen zituzten kateak / LAB Nafarroa

Burlatan lau lagunek Areta poligonora sartzeko errepidea moztu dute, bidoietara kateatuz. Foruzaingoak kateak moztu eta atxilotu egin ditu.

Donostian bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, bi kutxazain automatikori eraso egin eta zenbait denden kanpoaldean pintaketak egitea egotzita.

Ermuan pertsona bat atxilotu dute, udaltzain bati eraso egitea egotzita.

Zornotzan bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, Boroako industriagunerako sarrera mozteagatik.

Iruñeko Donibane auzoan pertsona bat atxilotu du Espainiako poliziak, kargatu ostean.