argia.eus
INPRIMATU
Zortzi kide gehiago ditu Jakiundek

2009ko azaroaren 23a

Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak ohiko bilkura egin zuen pasa den ostiralean Arabako Foru Aldundiaren batzar-aretoan, Gasteizen. Ekitaldian, apirilaren 3an aukeratutako osoko kide berrien inbestidura egin zen. Akademikide hauek hartu zuten kargua: Ana María Echaide filologoa, José Antonio Garrido ingeniaria, Jean Haritschelhar filologoa eta idazlea, María del Carmen Mijangos kimikaria, José Ramón Recalde legelari eta kazetaria, Javier Retegi ingeniari teknikoa eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia, José María Setién legelari eta teologoa, eta Javier Tejada fisikaria. Akademiak 45 kide ditu jada. Pedro Miguel Etxenike da lehendakaria.