argia.eus
INPRIMATU
Ziburuko 2. Liburu eta Disko Azoka
Zortzi idazle zein marrazkilarik aurkeztuko dituzte liburuak Ziburuko Azokan
  • Ekainaren 12an Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka egingo da bigarrenez, Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean antolatuta. Liburu aurkezpen hauek izango dira egunean zehar: Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da, Asisko Urmenetaren Sugarren mende, Jon Alonsoren Naparra, kasu irekia, Mikel Antza eta Adur Larrearen Burgosko auzia: Iraultza eta bizi!, Jakoba Errekondoren Etxeko landareak, Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan eta Itxaro Bordaren Susmaezinak beren azken lanak aurkeztuko dituzte eta 23 argitaletxek lanik berrienak ere eramango dituzte mahaietara. Kultur ekitaldiz jantzitako egitarau ederra izango da egun osoan zehar.

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 08a

Goizeko 10:00etan hasiko dira karpa estaliak jendea hartzen eta iluntzeko 20:00ak arte, 23 argitaletxeetako irakurgaiak zein diskoak arakatzeko aukera izango dute herritarrek, baita tartean izango diren kultur ekitaldiez gozatzeko ere. Hona hemen egitaraua osorik:

10:30ean Iturri zaharreko ipuina ikusgarria Maddi Zubeldiaren eta herriko ikasleen eskutik.

11:00etan Ene baitan bizi da Maddi Ane Txoperenaren liburu aurkezpena.

11:30ean Sugarren mende Asisko Urmenetaren liburu aurkezpena.

12:00etan Naparra, kasu irekia Jon Alonsoren liburu aurkezpena.

12:30ean Zirriborroka Asisko eta Dani Fano marrazkiz eta Maddi Ane Txoperena eta Odei Barroso bertsotan.

15:30 Burgosko auzia: Iraultza eta bizi! Mikel Antza eta Adur Larrearen liburu aurkezpena.

16:15ean Etxeko landareak Jakoba Errekondoren liburu aurkezpena.

17:00etan Lazunak azkazaletan Oihana Aranaren liburu aurkezpena.

17:45ean Susmaezinak Itxaro Bordaren liburu aurkezpena.

19:00etan kontzertua: Hutsaren hatsa diskoaren kantuak emango dituzte Aguxtin Alkhat eta Julien Labatek.

23 argitaletxe

Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka joria izango da, 23 argitaletxe hauek mahai-gaineratuko dituzten lanei esker: Alberdania, ARGIA, Baga Biga, Banizu Nizuke, Belarri, Dakit, Elkar, Erein, Erroa, Gara, Gure Berriak, Harrera, Harriet, Hatsaren Poesia, Herria, Igela, Ikas, Lapurdi 1609, Maiatz, Pamiela, Susa, Txalaparta eta Xabiroi.