argia.eus
INPRIMATU
Zornotzako idi-probak egiten jarraitu edo ez erabakitzeko erreferenduma eskatu dute
  • Ahots Gabeak mugimenduak sinadura bilketa hasi du change.org plataforman, erreferenduma bultzatzeko helburuarekin.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 04a
Idi-probak

Idi proben aurkako mugimenduak azaldu duenez, interneten biltzen diren sinadurekin, Zornotzako Udalari erreferenduma egiteko eskatuko dio.

Taldeak adierazi du, Bizkaiko beste herri batzuetan egin den bezala, zornotzarrek erabaki behar dutela herrian egiten diren idi-probekin jarraitu edo ez. “Guk erabaki behar dugu gure dirua mota honetako ikuskizunetarako erabili edo ez”.

Salatu dute, legez kanpoko substantziak ematen zaizkiela sarri animaliei. “Gainera, bizkorrago joan daitezen jipoitu egiten dira, zauriak egiten zaizkie eta odoletan uzten dira”.