argia.eus
INPRIMATU
‘Zorion perfektua’ filma Zinemaldian estreinatuko da

2009ko uztailaren 27a

Jabi Elortegi bizkaitarrak zuzendu du Anjel Lertxundiren Zorion perfektua liburuan oinarritutako filma. Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Zuzendari berriak sailean lehiatuko da, Màscares (Elisabet Cabeza eta Esteve Rimbau) eta Ori (Miguel Angel Jimenez Colmenar) moduko pelikulekin batera. Sail ofizialean lehiatuko diren film batzuen izenak ere ezagutarazi dituzte. Tartean dira, besteak beste, Los condenados (Isaki Lacuesta), La mujer sin piano (Javier Rebollo) eta El secreto de sus ojos (Juan Jose Campanella).