Diario de Navarra-ren arabera, Zizur Zendeako Udalak maiatzaren 10eko plenoan aurkeztuko du proposamena. UPNk gehiengo absolutua du udalerrian.
UPNk 6 ordezkari ditu Zizur Zendeako Udalean, Erreniegak 3, Talde Independenteak bat eta Geroa Baik ere bat. Beraz, proposamenak aurrera egiteko aukera asko ditu. Diario de Navarra egunkariak maiatzaren 5eko albistean adierazi duenez, maiatzaren 10eko plenoan, UPNk proposatuko du Parlamentuari eta Gobernuari beharrezko lege ekimenak egitea eskatzea, horren ondorioz eremu mistoan dagoen udalerria eremu ez-euskaldunera igaro ahal dadin. Beti ere egunkariaren arabera, Udaleko UPNko ordezkariek adierazi dute eremuz aldatzea “auzotar gehienen desioa” dela.
Orain arte Nafarroan 40 inguru udalerrik eskatu dute kontrako norabidea egitea, alegia, euskal hiztunek eskubide gehiago dituzten eremura igarotzea.