argia.eus
INPRIMATU
Zizur Nagusian herri galdeketa bidez erabaki dute bigantxak jaietan ez erabiltzea
  • Herri-galdeketa izan dute asteburuan Nafarroako Zizur Nagusian bigantxak festetan izan nahi ote dituzten jakiteko. 2.219 lagunek eman dute botoa; 1.135 herritarrek ezezko botoa eman dute. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko martxoaren 27a

Herri-galdeketa izan dute asteburuan Zizur Nagusian. Bigantxak jaietan nahi ote dituzten edo ez galdetu diete herritarrei. Ezezkoa gailendu da. Guztira 2.219 herritarrek parte hartu dute galdeketa horretan eta gehienek, ezetz esan dute: 1.135 herritarrek ez dituzte bigantxak jaietan nahi. Aldea ez da oso handia, baiezkoa 1.084 herritarrek eman baitute. Guztira Zizur Nagusian galdeketan parte hartu zezaketen artetik %18k egin du eta 50 botoren aldeko aldea izan du ezezkoak. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.