argia.eus
INPRIMATU
Zipre, erreskatea eskatu duen bosgarren herrialdea
  • Grezia, Irlanda, Portugal, Espainia eta, azkenean baieztatu denez, Zipre. Mediterraneoko irla izan da Europar Batasunari erreskatea eskatu dion azkena. Greziak euren diru-balantzeetan zuen pisuak eragin du zulo ekonomikoa eta finantza erakundeek dituzten arazoei aurre egiteko eskatu du erreskatea. Oraindik ez da jakinarazi zenbat eskatuko duen, baina Dimitris Christofias herrialdeko presidenteak agerraldia egingo du gaur.

2012ko ekainaren 26a
Dimitris Christofias presidenteak gaur azalpenak ematea espero da. cyprusnewsreport

Joan den abenduan aurreratu zenez, Zipreko bi banku nagusiek 3.500 milioi euro baino gehiago behar zituzten (1.560 milioi Bank of Cyprus-ek eta 1.971 milioi Cyprus Popular Bank-ek). Dirudienez, ekainaren 30erako lortu beharreko kopuru hori ez dute lortuko bankuek.

Ziprek 804.435 biztanle ditu eta 20.600 eurokoa da biztanleko errenta. Langabezi tasa %10,1ekoa da, defizita %6,1ekoa eta Gobernuak %71,6ko zorpetzea dauka. Zortzi hilabete barru, hauteskundeak egingo dituzte herrialdean.