Gurelur talde ekologistak salatutakoa ezeztatu du Ekotrade enpresak, esan du ez dela denbora luzean arropa isurtzen aritu, eta adierazi du “gertaera puntual” bat izan dela.
Ziordiako udalak asteartean egindako bilkuran, Gurelurrek salatutako bera adierazi zuen. Azaroaren 14an Foruzaingoak arropa bota zuen kamioi bat geldiarazi zuen. Gurelurrek Argiari emandako adierazpenetan joan den urteko irailetik susmoak piztuta zeudela adierazi du, eta data zehatzik jakin ezin bada ere, “dagoen arropa kantitateangatik isurketa aspalditik” botatzen dela adierazi du.
Berriak kaleratu duen informazioaren arabera, arropa pilatuta dagoen pabiloia 2013an itxitako enpresa batena zen. Horrez gain, pabiloiko ateak zabalik daudenez, “beharra” duen jendeak handik arropa hartzen duela adierazi du.
Ziordiako Udalak eta Gurelur talde ekologistak auzia konpontzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari, baita pabilioia garbitzen laguntzeko eta kasu honen atzean zein dagoen argitzeko ere.