argia.eus
INPRIMATU
Zinemaldi Alternatiboa kalera ateratzeko diru-bilketa hasi dute
  • 14. Zinemaldi Alternatiboa izango da aurtengoa. Iaz hasitako bideari jarraipena emanez, gauero dokumental bat proiektatuko dute kalean, gaztetxeetan eta beste leku batzuetan. Proiekzioak egiteko pantaila eta proiektore profesionala eskuratzeko diru-bilketa abiatu dute.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 15
Iazko emanaldi bat. Argazkia: Zinemaldi Alternatiboa

Donostiako Zinemaldia baino egun bat lehenago hasi eta egun bat beranduago amaituko da Zinemaldi Alternatiboa, 14 urtez. Kalean zinema proiektatzean sortzen komunitatea indartzeko helburua du, eta ohiko zinema aretoetatik eta festibaletatik kanpo geratzen diren lanez gozatzeko aukera izaten da Zinemaldi Alternatiboa. Aurten ere gauero dokumental bat proiektatuko dutela aurreratu dute.

Helburu horietan sakontzeko baliabide hobeak eskuratzeko diru-bilketa kanpaina abiatu dute aurten, pantaila eta proiektore profesional bana erosteko asmoz. Baliabide horiek komunitatearen esku utziko dituztela aurreratu dute. Horregatik, herri mugimenduei diru-bilketan parte hartzeko dei zuzena egin diete, bakoitzak ahal duenaren arabera, gero baliabide horiek behar dituenak erabiltzeko modua egin nahi baitute.

Ordainsari gisa poltsa, kamiseta eta jertse berriak egin dituzte. Kalean “herri zinema eder bat” antolatzea da Zinemaldi Alternatiboaren helburua, eta horretarako behar diren elementuak eskuratzen jarraitzea. Itsulapikoa.eus webgunean abiatu dute diru-bilketa.