Zinbegoak jaialdiaren 15. edizioa aurkeztu dute. Zinegoak sexu, identitate eta genero aniztasuna lantzen duten jaialdien artean, erreferente bihurtzen ari da estatu mailan.
Aurtengo gai nagusia aniztasuna izango da, maitatzeko moduak, gure identitatea adierazteko moduak eta gure sexualitateaz gozatzeko moduak, ezin dutela mugatu arau sozial edo estetikoengatik.
Zinegoak 2018 otsailaren 19tik martxoaren 4ra arte ospatuko da. Programazioaren alderik indartsuena lehenengo astean izango da egun horietan izango baita lehiatuko diren pelikula guztien lehenengo paseak. Bigarren astean, ostera, paseak errepikatzeko eta jarduera osagarriak antolatzeko momentua helduko da. Guztira, 135 jarduera eta proiekzio baino gehiago.
Eta hemen trailerra:
Albiste hau Bilbo Hiriak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.