Protesta ugari ari dira gertatzen Amerikako Estatu Batuetako hainbat hiritan Trayvon Martin gaztearen erailketa eta horren osteko epaiaren aurka. Trayron Martin gazte afroamerikarra iaz hil zuen George Zimmerman segurtasun zaintzaile boluntarioak tiroz Miamin (Florida).
Epaiak hautsak harrotu ditu, AEBetako komunitate afroamerikarraren artean, protestak berehalakoak izan dira. Zimmermanen kasuak aurreiritzi arrazisten auzia ireki du berriz ere.
Epaiketa aurreko larunbatean izan zen Floridan, eta Zimmerman errugabea dela erabaki zuten epaileek.
Prostestak berehala etorri ziren eta askok manifestari eta polizien arteko borroketan amaitu dute. San Frantzisko, San Jose eta Oakland hiriak lotzen dituen autopista erabat blokeatuta geratu zen besteak beste. Los Angelesen ere polizia alerta egoeran dago, gas negar eragileak ari da erabiltzen manifestarien aurka.
Erabakiaren aurkako gaitzespenak kaleetatik harago joan dira, sare sozialen bidez milaka dira Trayron Martinen hilketa salatu eta epaia kritikatu dutenak.