argia.eus
INPRIMATU
Zigorrik gabe utzi ditu epaileak Maravillas gaztetxearekin lotu dituzten 22 gazteak
  • Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 23a
Epaiketa egunean, jende ugari bildu zen gazteei babesa adieraztera (Irudia: @maravillasGTX)

Gazteak zigorrik gabe uztea erabaki du Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak. Epaileak esan du froga sendoen falta dagoela akusazioaren partetik. Gaineratu du akusazioaren aldeak ez duela aurkeztu eraikinen sartu-irtenak egin zituzten pertsonen inongo txostenik. Horrez gain, aurkeztu diren argazkietan ez da epaitutako gazteetako inor agertzen. Maravillas gaztetxean ardurak izatea egotzi diete bestalde gazteetako batzuei, baina akusazio horretan ere frogen falta nabaritu du epaileak.

Hortaz, bertan behera geratu da fiskaltzak guztira eskatu duen isunetan eta kalte-ordainetan ordaindu beharreko 56.000 euroko zigorra.

Bi aldiz hustu zuten Maravillas gaztetxea. Lehenengoz 2018ko abuztuan izan zen, eta bigarrena eta azkena 2019ko urtarrilaren 19an. Gaur egun, itxita dago eraikina, porlanez.

Kanal honetan irakurri ditzakezu gaztetxeari buruz argitaratu ditugun albiste eta erreportajeak.