argia.eus
INPRIMATU
Zigoitiko ‘cruising’ guneko eraso homofoboa salatu du Lumagorrik
  • Igandetik astelehenera bitarteko goizaldean gertatu da erasoa. Hainbat pertsona autoz gerturatu ingurura eta garrasika hasita harriak jaurti dizkie bikoteei.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 07a
Eraso homofobo, lesbofobo edo transfoborik pairatuz gero, deitu!

Cruising’, sexu bereko pertsonek eta transexualek sexu-harremanak izaten dituzten espazioa da eta Zigoitikoan (Araba) gertatu da eraso homofoboa Lumagorri heterosexismoaren aurkako elkarteak salatu duenez. Auto batzuei kalteak ere egin dizkie.

Erasoak jasan dituztenei zein lekukoak izan direnei beraiekin harremanetan jartzeko deia luzatu die informazioa bildu dezaten. Honakoa da harremanetan jartzeko telefono zenbakia: 633309653

Erasoa pairatzen duten guztiak babesteko konpromisoa duela berretsi du Lumagorrik

Sexu orientazioa edo genero identitatearengatik erasoa pairatu duten lagun guztiak babesteko konpromisoa duela gogorarazi du ohar bidez.