Gaur egungo zigarroek ez dute zerikusirik duela 50 urtekoekin. Mei Schultzek Alterneten idatzitako artikuluak dioenez, tabako konpainiek erabiltzen dituzten produktu kimiko berriek zigarroak adiktiboago bihurtzen dituzte, baina baita osasunerako arriskutsuago ere.
Filtro zulodunak erabiltzen dira zupada bakoitza sakonagoa izan dadin eta, ondorioz, ke gehiago arnasteko. Beste gehigarri batzuek bronkioak gehiago irekitzea eragiten dute, kea biriketatik errazago pasatzeko. Tabakoaren zaporea leuntzen duten produktuak ere erabiltzen dira. Hauen adibide dira zaporetako zigarroak.
2003. urteko ikerketa batek erakutsi zuen tabako konpainiek euren produktuak tabakoarekiko atxikimendua errazago izan dezaketenei zuzenduta diseinatzen dituztela, hala nola gazte eta nerabeak.
Ondorengo grafikoan (ingelesez) ikusi daiteke zigarro baten barruan dagoena eta nola eragiten duen adikzioan