Espainiako Poliziak jatorri albaniarreko hogei bat gazte atzeman ditu igandean Zierbenako migratzaileen akanpalekutik. Porsmouth-era (Ingalaterra) doan ferryan ezkutuan bidaiatzeko asmoa omen zuten.
Zierbenan (Bizkaia) badago ere migratzaile akanpaleku bat, poliziaz eta hesiz inguratuta. Jatorri albaniarreko 60 bat gazte dira eta Ingalaterrara doan ferrya hartu nahi dute, bertan lan egiteko. Igandean Espainiako Polizia bertaratu eta aurretik identifikatu gabeko 20 bat gazte atzeman eta Indautxuko polizia-etxera eraman ditu, kanpotarren legeak aplikatzeko.
Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak-entzat gertakariak erakusten du “sistemak eskubide-gabeko lurraldeetako pertsonak linbo juridikoan mantentzen dituela”. “Sistemak erabakitzen du nor den eskubidedun subjektu eta nortzuk geratzen diren gizaki kategoriatik kanpo. Eta guk ez dugu onartuko”.
Aurten Zierbenan atxilotutako migratzaileak 1.885 izan dira, iaz baino %409 gehiago.