argia.eus
INPRIMATU
FFP2 maskaretako asko faltsuak direla dio CSICek
  • Maskarak erosteko lekuek produktu homologatuak direla ziurtatzeko egiaztagiriak edukitzea garrantzitsua dela azpimarratu du Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC). 

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko apirilaren 06a

José María Lagarón Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) ikertzaileak ohartarazi duenez, gaur egun, jakinarazitako erakunde baimenduen zenbakiak erabiltzen dituzten FFP2 maskara faltsu asko daude merkatuan, bai eta mota horretako produktuek eskatzen dituzten baldintzekin bat ez datozen ziurtagiri-zenbakiak ere. Ondorioz, segurtasun-sentsazio faltsua sortzen dute.

Deia egunkariak jakinarazi duenez,  "Proveil" nanozuntz-iragazkia martxan jarri duen ikertzaile-taldeko buruak, ohartarazi du ezen, etiketa gaizki jarria badu edo ziurtagiririk ez badu, maskara hori faltsua izan daitekeela. Gainera, adituak dioenez, saltokiek bezeroaren eskura eduki behar dituzte ziurtagiriak, produktu homologatua eta segurua dela egiaztatzeko.

Lagaronek jakinarazi du ez dagoela FFP2 maskararik haurrentzat. "Farmazietan ere horrelako maskarak aurki ditzakegun arren, haurrentzako FFP2 markako maskarak helduena baino neurri txikiagoan egin dira, baina ez da ikerketarik egin eta ez dago ziurtatuta, nahiz eta Europako Batasuneko (EB) zigilua izan", zehaztu du.