argia.eus
INPRIMATU
Ziclo-P: Glovoren alternatiba etikoa
  • Ziclo-P kooperatibako kide Leire Rodriguez Metropoli Forala saioan izan dugu hiri garraiobide jasangarriaz, solasean. Bizikleta erabiltzen dute haien banaketa lana egiteko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2023ko otsailaren 23a

Ziclo-P, Iruñeko ziklo-logistikako kooperatiba txikia da. Etxez etxeko banaketa plataforma handien gertuko alternatiba etikoa da. Langileen lan-eskubideen babesa aldarrikatzeko, bizikleta hiri garraiobide jasangarri gisa sustatzeko eta eredu sozioekonomiko berri baten aldeko apustua egiteko sortu da, tokiko merkataritzan eta kontsumo arduratsuan oinarrituta.

Kooperatibaren zerbitzu nagusiak etxez etxeko janari banaketa, tokiko merkataritzaren logistika eta azken miliako banaketa dira. Eta esan bezala, beti ere txirrindularen laguntzarekin. Gaur egun Iruñeko 13 jatetxeen janaria banatzen dute. Horrez gain, hiru janari dendetako produktuak banatzen dituzte. REAS sareko Miguel Angel Llamas Pitu kazetaria izan dugu bidelagun elkarrizketan.