Fiskaltzak dioenez, industria hauts toxikoak arnastu ondoren bihotz-biriken geratzeagatik hil da. Mantentze-lanetarako azpikontratatuta zegoen langilea.
Ziburuko (Lapurdi) 28 urteko langile bat hil da Landetako Tartas herrian, Ryam biofindegian. Enpresaren produkzioa etenda zegoen, eta mantentze-lanak egiten ari zen enpresa subkontratatuko langilea zen hildakoa. Daxeko Fiskaltzak France Bleu hedabideari esan dio langilea tximinia garbitzen ari zela inbutu handi batera erori zenean, eta bertako hauts toxikoak arnastuta bihotz-biriken geratze bat izan zuela. Dirudienez, intoxikatuta hil da.
Aurten Ipar Euskal Herrian lanean hil den bigarren langilea da, hamaikagarrena Euskal Herrian.