argia.eus
INPRIMATU
Ziburuko Azokako kontzertuak: Lumi, Bloñ, Pelax eta Hegazkin
  • Argitaletxeez gain, diskoetxeak egonen dira Ziburuko Azokaren baitan. Horietariko batzuen sorkuntzak zuzenean deskubritzeko parada izanen da aurtengoan ere azoka.

ARGIA @argia 2024ko maiatzaren 30
Argazkia: Lumi taldea

Ondoko sei diskoetxeak egonen dira Ziburuko azokan aurten: Belarri, Balio Dute, Xofaldia, Mukuru, Maitakultura eta Usopop. Horiez gain, Su Ta Gar taldea eta Ekhi Lambert artista ere egonen dira haien sorkuntzen aurkezten.

Azokan egonen diren diskoetxeetako artistei zuzenezkoan aritzeko aukera eskaini nahi izan diete aurten ere antolatzaileek. Pelax-ek eskainiko du eguneko lehen kontzertua 11:00etan, atera berri duen Esan gabe doa diskoa aurkezten; eta arratsaldean, 15:00etan Bloñ taldeak hartuko du oholtza, ondotik 16:30ean, Bergaratik etorritako Hegazkin taldeak eta azkenik, 18:30ean Lumi talde lapurtarrak.

Musikari leku gehiago eskaintzeko asmoz hasi zen antolakuntza iaz kontzertu laburrak programazioan sartzen. Hain zuzen, lehen ediziotik dira diskoetxeak presente, baina hasiera batean, literaturak hartzen zien gaina eguneko animazioetan.

Hemen duzue Ziburuko Azokaren bosgarren edizioaren egitaraua osorik: