Ziburuko udaletxeko batzarrean, Guy Poulou auzapezak Ziburu Biziko zerrenda buru Eneko Aldanari mehatxu egin dio: "Eskopeta batekin joan eta tiro egiteko gogoa daukat". Bideoz ikus daiteke unea, 2:23:00 unean.
Esaldia, hitzez hitz honakoa da: "J'ai bien envie d'aller vous voir avec un fusil de chasse et de vous tirer dessus".
Eneko Aldana abertzalea eta Guy Poulou auzapeza eztabaidan ari ziren, eta Aldanak aurpegiratu zion Poulouri testu bat publiko egin aurretik aldatu izana.