argia.eus
INPRIMATU
Ziburuk laborarien azoka egingo du irailaren 24an
  • Ziburuko Udalak, Biharko Lurraren Elkartearekin eta Idokirekin elkarlanean, azoka egingo du ostegun honetan, arratsaldez, udal pilotalekuan. Tokiko hamabost ekoizlek salduko dituzte beren produktuak eta Ziburuko ikastolak taloak salduko ditu. Sarde Sardexka elkarteak haurrentzako altxorraren bila moduko tailerra antolatuko du.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 22a
Argazkia: @MediabaskInfo.

Eneko Aldana Ziburuko alkateak Mediabask hedabideari adierazi dio azoka honen helburua: "Ekitaldi honen bidez ezagutzera eman nahi dugu gure nekazaritza, zeinak sustatzen dituen zirkuitu laburreko salmentak, ekoizleentzako justua den ordaina, kontsumitzailearekiko zuzeneko harremana...".

Era guztietako elikagaiak erosi ahalko dira bertan: haragiak, eztia, gaztak, erreximentak, arrautzak, ardoa, garagardoa, barazkiak, fruituak...

COVID-19arekiko babes neurriak ezarriko dira eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.