argia.eus
INPRIMATU
Ziburu, Urruña, Uztaritze eta Itsasu: auzapeza abertzalea izateko aukerak
  • Bozka kontaketak hasi dira 18:00tan. Bigarren itzuli honetan ere abertzale ezkertiar batzuk irabaz dezakete auzapezaren aulkia.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 28a

Hautagai ezkertiar eta abertzaleek auzapez karguak irabazteko edota gehiegoan kokatzeko aukera handiak dituzte. EH Bai koalizioak ondoko zerrenden alde bozkatzeko konsigna emana zuen bigarren itzulirako:

Azkaine: Azkaine Bai zerrenda, abertzaleak ere biltzen dituen zerrenda irekia.

Hendaia: Kotte Eszenarro sozialistaren zerrenda, abertzaleez ere osaturiko zerrendak akordioa lorturik honekin.

Itsasu: HeriAri zerrenda, Mikel Hiribarren abertzalea buru duela.

Maule: Aitzina Maule Beñat Elkegarai abertzalea buru duela.

Miarritze: Guillaume Barucqen zerrenda –abertzaleez ere osaturiko zerrenda batu zaio Barucqen zerrendari bigarren itzulirako–.

Senpere: Dominique Idiarten zerrenda, abertzaleen zerrenda Idiarti lotu delako bigarren itzulirako.

Urruña: Urruña Elgarrekin, Filipe Aramendi abertzalea buru duen zerrenda irekia.

Uztaritze: Uztaritze Bai Bruno Carrère auzapez abertzalea buru duen zerrenda irekia.

Ziburu: Eneko Aldana abertzalea buru duen Ziburu Bizi zerrenda irekia.