argia.eus
INPRIMATU
Estibaliz Linares
“Ziberjazarpena jende askok ikusten du, eta hori ez da ahazten”
  • Mundu digitalean gertatzen diren jazarpen mota ugariei buruz hitz egin dugu Linares ikertzailearekin.

Hala Bedi @halabedi 2021eko ekainaren 22a
Estibaliz Linares Deustuko unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da.

Ziberjazarpena deitzen dio Estibaliz Linaresek internet bidezko jazarpenari, xantaiak, presioak, kontrola, irainak eta beste gauza asko sartu daitezke izen horren barruan. Sexting, sextorsion, grooming eta estiloko hitzek ez dute balio Linaresentzako. Euskarazko izena eman nahi dio, gurean oso erreala den fenomeno honi gertuko tratua emateko, ez baita urruneko kontua.

Ziberjazarpenaren forma ugariez, perfilez, bilakaeraz eta beste hainbat konturi buruz hitz egin dugu Deustuko unibertsitateko irakasle eta ikerlariarekin. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.