argia.eus
INPRIMATU
Zezenzaleen klubeko egoitzari eraso egin diote Iruñean
  • Animalien Askapenerako Fronteak aldarrikatu du ekintza: klubeko kristalak hautsi eta margoketak egin ditu klubari "kalte ekonomikoak" eragiteko helburuz.

ARGIA @argia 2018ko abuztuaren 23a

Iruñeko zezenzaleen klubeko egoitza eraso dute bart gauean ezezagunek Arrieta kalean. Haren kristalak hautsi eta F.L.A (Animalien Askapenerako Frontearen gaztelaniazko hizkiak) eta beste zenbait esaldi margotuta azaldu da goizean.

Talde horren "Sphyrnidae" azpiltaldeak bere gain hartu du ekintza eta hainbat hedabidetara bidalitako oharrean azaldu du ezin dela egon "animalien esplotazioa babesten duen toki segururik". Talde horrek argitu du ez direla animalistak, antiespezistak baizik.

Duela bi hilabete, Sanferminak baina egun batzuk lehenago beste ekintza bat egin zuen talde berak, Gaseko ukuiluetan zegoen makina bati su eman zioten eta Iruñeko entzierrorako hesien zuloetan porlana jarri.