Ekainaren 18an Bilbon zezenketen aurkako manifestazioa egin zen, Ez da festa bat, irain bat da lelopean. EH Bilduk Bilboko alkate Juan Mari Aburtori eskatu dio zezenketen inguruko galdeketa egiteko.
Zezenketen inguruan galdetzea eskatzen zuen proposamena maiatz amaieran eraman zuen osoko bilkurara EH Bilduk. Ez zen onartu, Udalberrik eta Goazen Bilbaok babestu arren EAJ, PSE-EE eta PP aurka azaldu baitziren. “Bilbotarren kezken zerrendan” zezenketaren inguruko gaia “agertzen ez zela” argudiatu zuten.
Maiatzaren 18ko manifestazioaren ondoren, Lander Etxeberria EH Bilduko bozeramaileak Juan Mari Aburtori zezenketen inguruko galdeketa antolatzeko eskatu dio. “Herritarrak gaiarekin arduratuta ez zeudela esan du orain arte, baina asteburu honetan argi geratu da jendeak gaiaren inguruan bere iritzia eman nahi duela”. Gaineratu du animalien kontrako tratu txarrekin bukatzeko unea heldu dela, “are gutxiago diru publikoa horretara bideratzen denean”.
Milaka pertsona bildu zituen Bilbon zezenketen aurkako manifestazioak ekainaren 18an (3.000 lagun, EH Bilduren arabera). Zezenketen kontrako eragileak eta udaleko EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbaoko ordezkariak izan ziren bertan. Zezenketen abolizioa eskatu eta Bilboko Aste Nagusikoen inguruan herritarrei galdetzea aldarrikatu zuten.
Cientos y cientos de personas por la abolición de las corridas de toros en Bilbao #ZezenketarikEz pic.twitter.com/0Tm0TlCYv6
— Beto Indautxu. (@Indautxutik) 18 de junio de 2016
Ez, ez, ez, #ZezenketarikEz OrainBilbon pic.twitter.com/zOslCzrxFI
— Alternatiba (@alternatiba) 18 de junio de 2016