Zezenketak ostegunetik igandera bitarte izango dira Donostiako Illunbe zezen plazan. Ostegunean, lehen zezenketan, Espainiako errege ohi Juan Karlos Borboikoa izango da, eta Espainiako Telebista Publikoak zuzenean emango du.
Zezenketen aurkako Orain! Plataformak protestak iragarri ditu. 17:30etan konzentrazioa izango da Ilunbeko zezen plazaren atarian.
Igandean Orain! Plataformak deituta 1.000 lagun baino gehiago atera ziren kalera zezenketen aurka. Nora Barragues Orain! plataformako kideak esan zuen zezenketak “defizitarioak” direla eta ez daudela ados ”gutxiengo batek guztion dirua” erabiltzearekin.
Hiru urteren ondoren berriro antolatu dituzte zezenketak Donostian. 2012 eta 2013. urtean ez ziren egin EH Bilduren udal gobernuak Ilunbe ekitaldi mota horretarako ez zuela erabiliko esan baitzuen. Aurtengo Udal Hauteskundeen ondoren Eneko Goia alkate berriak esan du zezenketak egiteko oztoporik ez duela jarriko. Chopera familiak alokatu du zezen plaza.
Change. org gunean sinadura bilketa abiarazi dute zezenketen aurka.