argia.eus
INPRIMATU
Zezenketei bultzada emateko eskatu du UPNk Kongresuan
  • UPNk legez besteko proposamena aurkeztu du Espainiako Kongresuan, zezenketaren alde urratsak eman daitezen, "zezenen aldeko herritarrei sentsibilitate eta gizatasunik eza leporatzen dieten horien" kontra.

Jon Torner Zabala @jtorner 2016ko martxoaren 30
Zezenketek laguntza publikorik ez jasotzea eskatu du ERCk.

UPNren hitzetan, zezenketen aldeko pertsona guztiek "indarkeriarako joera" dutenaren irudi faltsua zabaltzen saiatzen dira zezenketen aurkakoak. Alderdiaren asmoa da Kongresuan bozketa bat egitea, berresteko erakunde publikoek "zezenketa babestu eta sustatzeko betebeharra" duela, kultur-ondaretzat jotzen de heinean.

Hain justu, ERCk hainbat ekimen aurkeztu ditu zezenketa kultur-ondaretzat hartua izateari uzteko. Horretarako 2013ko Legea indargabetu beharko litzateke. Halaber, animaliak plazetan "torturatu eta hiltzea" debekatu dadila eskatu du alderdi katalanak, baita laguntza publikoak bertan behera uztea eta umeen ordutegian telebistaz korridarik ez eskaintzea ere, beste hainbat neurriren artean.