Abuztuaren 13rako deitu dute mobilizazioa Donostian, arratsaldeko 18:00tan.
“Zezenketarik ez! MANI” irakurri daiteke sare sozialetan Gipuzkoako Plataforma Antitaurinak zabaldu duen kartelean. Manifestazioa abuztuaren 13an antolatu du elkarteak. Donostian izango da eta Bulebarretik irtengo da 18:00tan. “Gure eskuetan” lelopean egingo da mobilizazioa, zezenketak erauzteko eskatzen du elkarte berriak eta zezenketen aurkako ahots bakarra osatzeko helburua du.
Hainbat herritarrek darabilte hainbat urtez Donostian zezenketa gehiagorik ez egitea eskatzen. 2015ean 7.300 sinadura baino gehiago jaso ziren eta 2019an ere manifestazioa deitu zen zezenketen aurka. Oraingoan Gipuzkoa Antitaurina elkarteak antolatu du manifestazioa eta ahalik eta jende gehien gerturatzea espero dute.