Donostiako Udalak zezenketak berreskuratu ditu Aste Nagusian. Oraindik programa ofiziala argitaratu ez badute ere, El Diario Vasco egunkariak baieztatu du itzulera.
Bilduren gobernuak zezenketak eten zituen orain hiru urte eta EAJko Eneko Goia alkate berriaren lehen neurrietako bat izan da. Zantzu guztien arabera, Chopera familia arduratuko da zezenketak antolatzeaz. Change.org gunean sinadura bilketa abiatu dute zenzenketen aurka.
"Hiria Antitaurino deklaratzeaz gain, praktika zaharkitu eta krudel hau gure hirian ez onartzea eskatzen diogu udala hartu berri duen gobernuari", diote eskaeran. "Ez dago inongo arrazoirik gizakion antzera sufritu eta sentitzen duten animaliak erailtzeko, etikak etekin ekonomikoaren gainetik jokatu behar baitu. Gizakiak ez diren beste animalia guztiak guk bezala bizi nahi dutela, aske izan nahi dutela ulertu behar dugu eta hori aplikatu, gizarte bezala aurrera egiteko, gizarte justu eta parekideago bat sortzeko".
Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.
Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.
Cristina Lage Turismo zinegotziak Urrezko Maskorra saria eman dio berriki Roca Rey toreatzaileari, 2022ko Aste Nagusian faenarik onena egiteagatik. Horren aurrean, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu du Donostiako Udaleko zinegotzi batek toreatzaile bati sari bat emateak... [+]
Sindikatuak azaldu duenez, greban dagoen udal langile brigadari dagokio zezen plaza muntatzea, baina horren ordez "zezen zale elkartekoak ari dira alkatearen laguntza zuzendarekin". ELAren ustez langileen greba eskubidea urratzen ari dira eta Lan Ikuskaritzaren esku... [+]
Abuztuaren 15ean Donostiako Ilunben sei zezen nola hiltzen dituzten erakusten duen bideoa kaleratu du Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak, Linas Kortarekin batera egina, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.
Abuztuaren 13rako deitu dute mobilizazioa Donostian, arratsaldeko 18:00tan.