argia.eus
INPRIMATU
Zezenketak debekatzeagatik Bilduren aurkako salaketa jarri du PPk
  • Donostiako PPk Bilduren aurkako salaketa jarri du, hirian zezenketak debekatzeagatik. "Iruzur legala da", esan du Ramon Gomez PPko bozeramaileak.

ARGIA @argia 2013ko uztailaren 17a
Antonio Barrerak ikurriƱarekin toreatu zuen iaz Illunben, zezenketak aldarrikatzeko. (Argazkia: Finanzas.com)

Bere hitztean, Eusko Legebiltzarrari dagokio zezenketei buruzko araudia aplikatzea. "Ez Bilduk ez alkateak ezin dute debekatu legezkoa den ekintza bat".

Gomezek arrazoi ekonomikoak aipatu ditu zezenketak justifikatzeko: "Aste bakarrean lortutako errentagarritasunari uko egin dio Udalak".

Martxoaren amaieran, Tokiko Gobernu Batzarrak Illunbe zezen-plazaren erabilpenerako baldintza berriak onartu zituen. Dokumentuak debekatu egiten du animalien aurkako tratu txar oro, Naiz.info-k gogorarazi duenez.