argia.eus
INPRIMATU
Zezen gutxi, 2019ko sanferminak iragartzeko kartel finalistetan
  • Apirilaren 30era eman daiteke botoa, Iruñeko udal webgunean, 010 zein 948 420 100 telefonoetan eta civivoxetan. Askotariko ikonografia aurki daiteke zortzi afixetan: besteak beste, txupinazoa, erraldoi beltza, zaldikoa eta zezen bakar bat.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko apirilaren 17a
2019ko Sanferminak iragartzeko zortzi finalistak

Iruñean erroldaturik bazaude, gehien gustatzen zaizun sanferminetako kartelaren alde bozkatzen ahal duzu, epaimahaiak aukeratutako zortzi finalisten artean. Pertsona bakoitzak boto bakar bat ematen ahalko du, honako bide hauetakoren bat erabiliz:

  • Sanduzelai, Kondestable, Iturrama, Zabalgune, Mendillorri, Milagrosa eta Juslarrochako Civivoxetan, bertara joanez
  • 010 telefonora deituz (948 420100, Iruñeaz kanpotik deituz gero)
  • Udal webgunean.

Nola bozkatu

Bozkatzeko epea apirilaren 16tik 30a (mugaordua:19:00) bitarte izanen da. Udal webgunean, zortzi kartel finalisten argazkiak ikusi eta handitzen ahal dituzu. Kartelak zenbakiturik daude.

Botoa zeinen alde eman nahi duzun erabaki eta gero, 'Bozkatu' hitzaren gainean sakatu eta beste leiho bat zabalduko da. Bertan, zure NAN, AIZ edo pasaportearen zenbakia, zure izena eta lehen abizena idatzi. Datu horiek derrigorrean ematekoak dira, eta ez emateak edo oker izateak botoa baliogabetuko du. Bigarren abizena ematea hautazkoa da.

Zure datu pertsonalak Iruñeko Udalaren fitxategi automatizatu batean erregistratuko dira, eta ez da onartuko datu horiei beraiei loturiko beste botorik.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.