argia.eus
INPRIMATU
Zetak eta Xabi Bandinik streaming bidez eskainiko dituzte kontzertuak
  • Koronabirusagatik kultur jarduera denak bertan behera geratu dira. Internet bidez eskainiko dituzte, baina, zenbait musikarik euren kontzertuak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko martxoaren 13a

Bertan behera utzi ditu Xabi Bandinik Bilbon eta Gasteizen egitekoak zituen kontzertuak. Berdina egin du Pello Reparazen Zetak talde berriak. Koronabirusari aurre egiteko bidea aurkitu dute, baina. Streaming bidez eskainiko dute haien musika.