argia.eus
INPRIMATU
Zesatenk?! Goierriko gazteen proiektu komunikatibo berria
  • Abian da Zesatenk?! proiektu komunikatiboa, Gipuzkoako Goierriko gazteen bilgune izateko sortua.

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 11

2015eko udan hasi ziren proiektuarekin, orotariko gaiei buruzko hausnarketak plazaratu, gazteen arteko hartu-emana sustatu edota musika taldeen bozgorailu bilakatuko zen webgunea sortzea helburu.

Bost atal ditu webguneak: Albisteak, agenda, blogak, musikarien txokoa eta Zesatenk?! telebista, oraingoz Zaldibiko festetako eta musika taldeen kontzertuen bideoak biltzen dituena.

Proiektuan parte hartu nahi duten gazteak gaztekomunikazioa@gmail.com helbidera idaztera gonbidatu dituzte bultzatzaileek.