Datuz osatutako hainbat txosten argitaratu dute, sindikatu bakoitzak berea, baina diagnostiko komuna elkarrekin egin dute bi sindikatuek. Bi sindikatuek egin berri dituzten kongresuetan eskuz esku aritzeko borondatea erakutsi dute, ekintza sindikalerako lehen urratsa hemen irudikatuz.
Hauek izan dira konpartitutako gakoak:
- Euskal instituzioen konpetentzia propioak botere ekonomikoaren egotea menpekoak dira, PNV, PSE eta PP “alderdi sistemikoen” babesari esker.
- Langile klasearen lan baldintzak eta baldintza sozialak hobetzeko helburua duten erabakiak hartzeko eskumen falta dago.
- Ez dago autogobernuaz hitz egiterik oinarrizko gaietan erabakitzeko ahalmenik gabe, adibidez, lan harremanak, babes soziala…
- Instituzioen eta “alderdi sistemikoen” borondaterik ez da“inboluzio zentralizatzaileari” aurre egiteko orduan.
- Ondorio bezala, Espainiar Estatuarekin aldebiko harreman baterako baldintza politikorik ez dagoela esan dute: “Aldebikotasun bakarra Espainiako Gobernuaren erabakiak onartzea da”.
Ondorengoak dira aldarrikapen puntu bateratuak:
- Politikak gehiengo sozialaren zerbitzura jartzeko exijentzia.
- Autonomia estatutua gainditzeko beharra; erabateko eskumen legegileak izango dituen estatus politikoarekin.
- Autonomia estatutua gainditzeko, ezaugarri hauek barnebilduko dituen prozesu bat abiatzea eragile sozial eta sindikalekin, eta muga bakarra herritarren borondatea izatea.
Amaitzeko, bi sindikatuek aldebikotasunik gabeko burujabetza prozesua oinarri duen estrategia martxan jartzeko konpromisoa hartu dute.