argia.eus
INPRIMATU
Zerrenda bakarraren kontra segitzen du Ezkerrak, Batzarre alde dagoen arren
  • Ezker Batuaren eta Batzarren jarrerak "ezberdinak" ez direla esan du Marisa de Simonek, bietako inork ez diolako eman "txeke zuririk" gobernuari. Geroa Baik osoko zuzenketa aurkez diezaioke lege proposamenari.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko abenduaren 19a
Marisa de Simon, Ezkerrako koordinatzailea Nafarroan.

UPN, PP eta PSNrekin batera bozkatuko du Ezkerrak, baldin eta Nafarroako Gobernuak zerrenda bakarraren proposamenarekin ez badu atzera egiten. Hau da: Exekutiboak zerrenda bakarraren proposamenarekin segitzen ez badu, Ezkerrak ez du PSNren lege proposamena babestuko, kasu horretan ez baitzaio "beharrezkoa" iruditzen.

Marisa de Simon eledunak esan du "hurrengo oposizioetarako" bi etsamina behar direla, bi proba, bi egunean; aurrerantzean zerrenda bakarraren alde ote leudeken galdetuta, "kalitatea bermatzen duena" zer den aztertu behar delakoan dago.

Koalizioan, desadostasuna nagusi

Koalizioa da Izquierda-Ezkerra eta Batzarre zerrenda bakarraren alde agertu da, ez ordea Ezker Batua: nolanahi ere, Marisa de Simonen aburuz, koalizioaren jarrera eta Batzarrerena ez dira "kontrajarriak", nahiz eta Ezkerraren beste parteetako batek –Ezker Batuak– ez duen zerrenda bakarra babesten eta Batzarrek bai, De Simonen aburuz, funtsean bai Ezkerra koalizioak bai batzarrek "proiektu zehatza" eskatu diotelako Nafarroako Gobernuari, eta ez batak ez besteak ez diotelako "txeke zuririk" eman. "Zalantza berak dauzkagu zerrenda bakarraren gauzagarritasunaren inguruan. Hezkuntzak zerrenda bakarraren prozedura zehaztu  gabe jarraitzen du, eta hori arduragabekeri hutsa da", adierazi du De Simonek.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra