Kontseiluak deitu du manifestazioa kezkatuta dagoelako "hizkuntza-politikari lotutako gertakariekin". Bereziki zerrenda bakarraren aferak sortu du ezinegona. Abenduaren 16an Iruñean eginen da manifestazioa.
Zerrenda bakarra ezarriko zela iragarri eta berehala iritsi dira kontrako hotsak. Baina, ez dira hots hutsetan gelditu. PSNk lege proposamen bat eraman du parlamentura, zerrenda bakarra eragozteko: gaztelaniazko eta euskarazko epaimahaiak bereiztea proposatu du. UPNk eta PPk ez ezik, Izquierda- Ezkerrak ere bat egin du planteamendu horrekin. Ezkerraren proposamena da euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun desberdinetan jartzea, eta, hartara, elebidunek aukera izatea bietara aurkezteko. Bi aldiz erakutsi beharko lukete gaitasuna kasu horretan. Maria Solanak gogorarazi du iaztik martxan dela eredu hori. "Bi aukerako eredua deitzen diote batzuek; beste batzuek, zigor bikoitza. Ez du zerikusirik zerrenda bakarrarekin, beste planteamendu bat da hori".
Nafarroako hezkuntzan zerrenda bakarra ezarriko duela jakinarazi zuen joan den astean Nafarroako Gobernuak. Hezkuntzako mahai sektorialaren babesa du horretarako, gehiengoa ados baitago: ELA, LAB eta Steilas. Maria Solana kontseilaria maiz agertu da zerrenda bakarraren alde, «aukera berdintasuna» bermatzeko. Orain, izan ere, irakasle elebidunek, euskaraz eta gaztelaniaz dakitenek, hautatu egin behar dute euskarazko edo gaztelaniazko zerrendetan sartu, nahiz eta bietan aritzeko gai izan. Bi hizkuntza ofizial dituzten inguruko herrialdeetan ez da horrelakorik gertatzen. Joan den asteko iragarpena txalotu egin zuen gehiengo sindikalak; Kontseiluak nabarmendu zuen "euskaldunen diskriminazioa" bukatzea ekarriko zuela eredua aldatzeak.
Abenduaren 21ean bozkatuko dute. Kontseiluak manifestaziora deituko du horren aurretik, abenduaren 16an, larunbatarekin. Parlamentuak proposamena onartzen badu, bete egin beharko du gobernuak. "Zerrenda bereiziaren sistemari eustea ezartzen badu, ez da legea bete beste erremediorik geratuko, jakina", esana du Solanak berak. Ezkerraren aldeko botoarekin, badu horretarako gehiengoa oposizioak. Podemos-Ahal Duguk, berriz, ez du babestu PSNren proposamena aintzat hartzea, baina zerrenda bakarrari buruzko iritzia hurrengo Herritar Kontseiluan hartuko du.
Kontseiluak kezkaz jaso du zerrenda bakarrarekin gertatzen ari dena. "Hizkuntza-politikarekin eta bereziki orain zerrenda bakarraren aurka hartzen ari diren jarrerak kezkatzen gaitu", nabarmendu du ohar batean. Berehalako manifestazio baterako deia egin du. Abenduaren 16an eginen dute, Iruñean. Xehetasun guztiak abenduaren 5ean emanen dituzte agerraldi batean.
Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]
Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]
Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]
Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]
GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
Euskara eta euskal hiztunen komunitatea larrialdi linguistikoan dagoela adierazi du Kontseiluak. Ohartarazi du “indarrean diren joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak itzulikatzeko neurri egokiak epe laburrean hartu ezean”, atzeraldia datorrela. Kontseiluak... [+]
Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako euskaldunekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea.