argia.eus
INPRIMATU
“Zergatik zara heterosexuala?” lehiaketa antolatu du Laudioko Udalak
  • Ekainaren 28an LGTBI Nazioarteko Eguna dela eta “Zergatik zara heterosexuala?” lehiaketa antolatu du Laudioko Udalak; herritarrek galderari emandako erantzunak bildu eta onenak sarituko ditu.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko maiatzaren 30a

“Txapelketaren xedea da nork bere baitan hausnarketa egitea eraikuntza sozial eta kultural horri buruz”, heterosexualitateari buruz, alegia. Sexu aniztasunaren inguruko eztabaida pizteko, galdera hori egingo die Udalak herritarrei, eta Whatsapp, Facebook, Twitter eta webgune berezi baten bitartez jasoko ditu erantzunak.

Jakinarazi du bereziki estimatuko dituela inguruko udalerrietan sexualitatearekin lotuta gertatzen diren egoera negatiboen salaketa eta horien inguruan planteatzen diren konponbideak.