Zergatik egin behar dute EPPek ETAk berak egiten ez duena?

  • Zergatik damutu behar dute euskal preso politikoek? Zergatik izan behar dute euskal preso politikoek insolidarioak elkarren artean, Espainiak eta Frantziak nahi dutenean askatasuna eskuratzeko?


2017ko martxoaren 13an - 17:11
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Esan daiteke Euskal Herriko gizarte-jokabideetan balio handia aitortzen zitzaiola errespetua izateari, elkartasuna adierazteari, ardurak barneratzeari... Errespetua, elkartasuna eta ekina are handiagoa zen, eta da, euskal preso politikoak tartean zeudenean/daudenean. Horixe adierazi digute, behintzat, azken hamarkadetan Euskal Herriko gorabehera politiko eta sozialak bizi eta partekatu dituztenek. Eta horixe sinesten dut neuk ere.

Eta errespetuari, elkartasunari… buruz oker ez bagaude, galdera erraza azaleratzen da: Zergatik ETAk ez du inoiz egin (sekula ez baita berandu) adierazpen bat gaur egun bere militanteei banan-banan exijitzen zaiena aitortuz, ihesi, erbesteratuta edo espetxean dauden militanteen duintasuna eta izaera politikoa urratu beharrean?  Hau da, Ezker Abertzalearen Ofizialtasunak euskal preso politikoei “iradokitzen” die salatzea eta damutzea direla legez mantendu beharreko marra gorriak, baina hortik aurrera… dena libre. Dena libre! Horixe da Sorturen “iradokizuna”.

Badakigu euskal preso politikoek historikoki beste marra gorri batzuk izan dituztela. Adibidez, euren izaera politikoa, askapen nazional eta sozialaren alde egin zuten borrokaren ezaugarriak biltzen zituena. Elkartasuna dozenaka zapalkuntza espontaneoren aurrean, eta elkartasuna Kolektiboaren batasuna hausteko helburuz ondo pentsatutako dozenaka zapalkuntzaren aurrean. Hain zuzen ere, batasuna da azken 60 urteetan euskal preso politikoen Kolektiboa haustea galarazi duen funtsezko elementuetako bat. Horra hor euskal preso politikoek urte luzez tinko mantendu dituzten printzipio batzuk. Gaia luzea bezain trinkoa da, eta aipaturikoak adibideak baino ez dira.

Hori esan ondoren, zergatik ETAk ez du eragindako kaltea aitortzen? Zergatik ez da damutzen eta zergatik ez die biktimei barkamena eskatzen? Zergatik ez du jokatzen berak ere elkartasunik gabe preso, ihesi edo erbesteratuta dauden burkideen aurrean, presoei eskatzen zaien bezala? Zergatik ez du salatzen eta zergatik ez du laguntzen ehunka ekintzaren erantzukizuna argitzen? Zergatik ez du esaten hasieratik oker zegoela? Zergatik ez du aitortzen ETAk hori guztia, eta zergatik, aldiz, laguntzen du bere militanteak (eta militante ez direnak) horretara bultzatzen? Zergatik? Izan ere, horixe guztia egin behar da Sortuk aldarrikatu eta euskal preso politikoen Kolektiboari iradokitzen dion ildoan.

Zergatik iraganean logikotzat jotzen genuen ETAko ehunka militantek bere erakundearen ekintza guztiak bere egitea Espainiako eta Frantziako guda-auzitegien aurrean, eta zergatik jotzen zuten dozenaka mila lagunek miresgarritzat konpromiso hori, errespetu hori, elkartasun hori? Zergatik uzten zuten mira eginda ETAko militanteek Euskal Herriko iritzi politikoa, Espainiako Estatutua Baskongadetan ezarri izana salatzeko gose greba eginez? Zergatik jotzen zen logikotzat zapalkuntza salatzeko preso politikoek gose grebak egitea? Hainbeste gauza esan litezke… Baina leku faltak mugatu egiten gaitu.

Zergatik damutu behar dute euskal preso politikoek? Zergatik izan behar dute euskal preso politikoek insolidarioak elkarren artean, Espainiak eta Frantziak nahi dutenean askatasuna eskuratzeko? Zergatik hautsi behar dute euskal preso politikoen kolektiboaren batasuna?

Zergatik uzten da horrelaxe Espetxeetako Frontea? Zergatik utzi bertan diren kideak gure etsaien esku? Fronteak ixtea erabaki delako? Eta etsaiak Espetxeetako Frontea (besteren artean) ixten ez badu? Zikloz aldatu dela eta etsaia ez dela horretaz jabetu edo jabetzen bada mendekuz ari dela  behin eta berriro esanez ibili beharko dugu funtsezko besterik egiten ez dugun bitartean?

Asko gara EPPak dignitateaz atera ahal ditugula sinetsita gaudenok. Lehen ere egin genuen eta egingo dugu beste behin ere. AMNISTIAren helburu taktiko zein estrategikoak lortu arte, jo eta ke!

(Jon Iurrebaso Atutxa ETAko preso politiko ohia da)

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Sinetsi

Pertsonok ze erraz epaitzen dugun aldamenekoa (edo aldamenekoa ez dena). Norberarenak izan ezik, gainontzeko guztiak ematen du erraza. Berehala bilatzen diogu irtenbidea besteenari. Eta ze zaila den norberak barruan duena kudeatzea. Askotan, pertsona konkretu batzuk idealizatzen... [+]


Mugak Zabalduz

Aurten ere, Mugak Zabalduz karabanan ia ehun lagun abiatuko gara Euskal Herritik, Europaren migrazio politikak, eta aurten bereziki onartu berri duen Migrazio eta Asiloko Paktua, salatzeko asmoz. Aurten Balkanetako mugara joango gara, Bosnia Herzegovinako Bihac hirira; hor... [+]


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


Larrahe, eta elkarbizitza

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik... [+]


2024-07-03 | Karmelo Landa
Nazioaren neurrira

Zorionekoak gara euskaldunok. Euskal Herria, Baskonia, gure nazioa, mundu osoaren aurrean agertzen da, historian izan den eta gaur egun den modukoa. Imago Vasconiae. Barne irudia eta besteen aurrekoa. Zer gara, nolakoak gara, non gaude, noiztik eta noiz arte. Gure kartografia... [+]


2024-07-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Txibato

Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]


2024-07-03 | Diana Franco
Teknologia
Ikasketa komunitate irekiak

Bada pertsonok geure ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera dugun eredu bat, oso gogoko dudana; eredu honetan ikasi nahi duen edonor ongi etorria izaten da, beti ere komunitatearen izaerarekin errespetuz jokatzen badu. Ikasketa komunitate irekiak dira. Gogoko dut... [+]


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Ikasturte osoan inork aipatu ez dituen kontuetan aritu ondoren, aktualitatearen erdigunera eraman nau, ustez, pneumonia batek, nola definitu ez dakidan hartuemana izan baitut Osakidetzarekin. Eta lehen deitik, ai ene, esperimentu batean egotearen sentsazio zirraragarria,... [+]


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


Eguneraketa berriak daude