argia.eus
INPRIMATU
Zerbitzuburuak eta pankartei uko egitea

El Salto-Hordago @HORDAGO_ElSalto Marta Macho 2022ko abenduaren 16a

1813an, Lloret y Martí diputatuak hitz hauek esan zituen: “Laborari pobrea eta soldadu soila dira estatuan saminez eta miseriaz gehien beteta dauden bi klaseak. Eta, egiazki, horiexek dira mantentzen dituztenak monarkia eta hura osatzen duten norbanako ez gutxiren luxuak”, eta ongitzako funtsei bide ematen die. 1900. urtean, giza bizitzari diru-balioa ematen hasi zitzaion (aurreko mendean ere bazeuden aurrekariak Europan), eta gehiegizko hilkortasuna XX. mendeko gainkosturik handienetzat jotzen da, lan produktiboko egunen murrizketagatik eta arreta polizial eta ongintzazkoetan egindako gastuagatik.

Gure osasun publikoa ez da bizitzaren zerbitzura dagoen tresna altruista bat, baizik eta produkzio-indarrak eraginkortasunez mantentzeko makineria bat, eta hori da haren existentzia markatu duen izaera. Lortutako/emandako lorpenak klase borrokaren emaitza dira, eta klase borroka anestesiatzeko ongizate estatua egokitu egiten da.

Donostia Ospitalean gertatutako guztiak barne-botereen borroka azaleratu du. Buruzagitzek botereei esaten dietenean pankartei eta grebei uko egiten dietela, ozen eta argi oihukatzen ari dira: “Zuen taldekoak gara”. Datu garrantzitsu bat: zerbitzuburuak osasun pribatuaren motorraren pistoiak dira

Aparatu hori guztia mantentzeko egitura hertsia behar da, bertikala eta esanekoa, kapitalak irabazia estutu behar duenean bidea ahalik eta lauena izan dezan. Osakidetza ez da salbuespena:

ESIak (Erakunde Sanitario Integratua) ezartzearekin batera, kontrol-, inbertsio- eta botere-fokua ospitaleetan jartzen da, eta garrantzia kentzen zaio Lehen Mailako Arretari, zeina kalitatezko osasun-arretaren oinarri logikoa baita. ESIetan egitura hierarkiko bat ezartzen da, Eusko Jaurlaritza beretik (EAJ-PSEE) abiatzen dena interes pribatu argiekin, ohikoak diren ate birakariek erakusten duten bezala. Kupulatik goi-kargudunak izendatzen dira, ospitaleetako kontrola mantentzeko. Noblezia zerbitzuburuek osatzen dute, botere-katearen azken kate-maila. Katebegi horrek ikusten du ahalmen nahikoa duela beren akolitoei plazak emateko, farmazialarien prebendak onartzeko, langileak estutzeko... zeren estamentu-sistema bateko elitekoak izateaz elikatzen direlako eta ukiezinak eta ezinbestekoak direla sinesten dutelako. Datu garrantzitsu bat: zerbitzuburuak osasun pribatuaren motorraren pistoiak dira.

Osasun publikoaren, komunitarioaren, doakoaren, unibertsalaren eta kalitatekoaren aldeko borrokan, pazienteak eta langile guztiak erdigunea izan behar dira erabakiak hartzerakoan eta jarduterakoan

Donostia Ospitalean gertatutako guztiak barne-botereen borroka azaleratu du. Buruzagitzek botereei esaten dietenean pankartei eta grebei uko egiten dietela, ozen eta argi oihukatzen ari dira: “Zuen taldekoak gara”. Beren botere- eta merkatu-kuota salbu ikusten dutenean, beren lan isil, funtzional eta interesatura itzuliko dira, pribatizazio-prozesuan ere parte hartzen baitute. Oso argi dute zein den euren lekua langileen aurkako gerran; eta geuk, langileok eta pazienteok?

Osasun publikoaren, komunitarioaren, doakoaren, unibertsalaren eta kalitatekoaren aldeko borrokan, pazienteak eta langileak (garbiketa zerbitzua, teknikariak, fakultatiboak, erizainak, laguntzaileak, administrariak, zeladoreak) erdigunea izan behar dira erabakiak hartzerakoan eta jarduterakoan. Hori lortzeko, produkzioko gizarte-harremanetan esku hartu behar da, eta gure eginbeharra da antolatzea, osasuna bihurtzeko justizia sozialeko benetako tresna batean. Eta osasunarekin batera, ezin dira mobilizazio horretatik bereizi hezkuntza, etxebizitza, zaintza eta bizi-baldintza materialak zehazten dituzten faktore guztiak.

Marta Macho, mediku anestesista